WEB GUNE HONEK KAIXOMUNDUA LEHIAKETAREN III. EDIZIOKO DHB1-2ko KATEGORIAKO SARIA JASO DU

Maiatzak 26an, PUNTUES fundazioak antolatzen duen Kaixomundua lehiaketako lll- edizioaren sari banaketa izan da. Eskola-komunitatean gaitasun digitalen ezagutza sustatu eta eduki digitalak euskaraz sortzea izan du helburu ekimenak. Ikasleak kontsumitzaile digital bat izatetik, sortzaile digital izatera pasa diren webgune errealak sortuz.

Hiru kategoriatako irabazleak honakoak izan dira.:Beasaingo Adramendi  Ikastolako ikasgela oso  bat, Bilboko El Salvado ikastetxeko ‘N.A.I.L’ taldea eta Bergarako Ipintza BHI Institutuko ‘Jan eta dastatu’ taldea izan dira saridunak.

Lehiaketan guztira Euskal Herriko 23 ikastetxetako 1.115 ikasle aurkeztu dira aurten, 141 taldetan banatuta. Proiektua hiru kategoria desberdinetan banatuta egon da: lehena, 1. eta 2. DBHko  ikasturteko ikasleek osatu dute; bigarrena, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek; azken saria, berriz, batxilergoko ikasleentzat izan da.

Gehaigo jakin nahi baduzu:

Leire Palaziosek EITB-eko irratsaioan webgune irabazleen irakasleak elkarrizketatu zituen eta horietako bat gure irakaslea Izaskun Salazar izan zen:

BOLONDRES LANAK

DBH3-ko ikasleak hiruhilabete honetan bolondres lan desberdinak lantzen egon dira. Beraz, aurkezpen moduko batzuk egin zituzten langile edo erretiratu eta bolondreseei. Lehenik, pertsona bat bilatu behar izan zuten, ondoren galderak prestatu eta elkarrizketa egin eta azkenik, aurkezpena prestatu. Hemen dituzue aurkezpen horietako batzuk!!

GURETXOKO

Hainbat misterio, burutazio eta kuriositate topatzeko leku egokian zaude eta bide batez, Zientzitxoko, Bizitxoko eta Gizatxokoko ateak irekiko dizkizugu.

Bidaia honetan gurekin proiektu ezberdinak eta erakuslehio eder, eta misteriotsu batean barneratzera gonbidatzen zaitugu. Gure txokoan, historian zehar bidaiatuko duzu, zientzian barneratu, euskaraz biziko zara eta gure ikastolan sortutako proiektuetaz gozatuko duzu.

Etorri gure txokora eta gozatu gure altxorra! Beasaingo Andramendi ikastolako ikasleak izango gaituzu bidelagun bidai honetan

KIVA IKASTOLA

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak abiarazi zuen 2016an KIVA programa eskola-jazarpenari aurre egiteko. Turkuko Unibertsitatearekin elkalanean burutzen den programa da.

KIVA programa Euskal Herriko 51 ikastolatean frogatua dago dagoeneko. Geletan eta Ikastolan egiten den lan jarraituaz gain, gurasoek ere badute bere gida-programa. Horretarako, gurasoei bereziki zuzendutako webgunea dago abian. Eta Ikastolara bertara ere hurbildu zaitezkete, noski.